Ondarrutik, Markina, Etxebarri eta Aulestitik pasa eta Mendexaraino heldu gara eguraldi ezinhobea lagun.
Etxebarrin bi gaba; tartean Markinako "Karmenetatik" buelta bat emanda. Santa Eufemin parrillada eginda Aulestiraino jarraitu genuen. Bertan, hiltzailearen jolaseko galtzaileak errekara sartu behar izan ziren arropa ta guzti. Gauean gai ezberdinen inguruan hausnarketzen ibili eta pixkat deskantsatu genuen.
Mendexa izan zen hurrengo geralekua, baina bertara heldu aurretik, kasko eta frontalak jantzi eta Oleta auzoko kobazulora sartu ginen espeleologia egitera. Asko gozatu genuen kobazulo barruan. Mendexara heldu aurretik, lekeitioko hondartzan eguneko izerdiak kendu genituen merezitatako bainuarekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina