2015(e)ko uztailaren 15(a), asteazkena

GIPUZKOATIK BIZKAIRA

Iepa jarraitzaileok! 
Ibiltarian denak primeran jarraitzen du. Astelehenean, egun aldrebesa egin genuen. Itxartu bezain pronto arropa guztiei buelta emanda ipuintxo batekin hasi genuen eguna. Aerobikarekin gorputza mugitu eta ostean afaltzari ekin genion. Eguerdian, gaur egungo Durangoko gazteentzako aisialdi eskaintzaren inguruan hausnartzen ibili ginen eta gauean ibilaldia egin genuen, Mutrikutik-Ondarrura, Gipuzkoatik Bizkaira salto eginez. 

Ondarrun "Etxe Lilan" izan gara, bertako gaztelekua utzi digute gure kanpamentua muntatzeko. Zubi saltoa edo "Puenting"-eko esperientzia izugarria izan da. Asko izan gara salto egitera ausartu eta eztarria urratu dugunak. Entzun al duzue Durangotik geure orrorik?

Arratsaldean superbibentzia eguna egin dugu. Herrian zehar ibili gara lantxo, kale animazio eta musikarekin edota irrifarreen truke merienda eta afaria lortzen. Gauza piloa lortu ditu talde bakoitzak eta hauekin "guarrindongada" bat egin behar izan dugu epaimahaiarentzat. Eztakit nola ausartu den epaimahaia plater horiek probatzera...

Laster arte!














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina