Atzo, ibiltariko etapa luzeenetako bat egin genuen, Mendexatik Ibarrangeluraino. Kantiplorak urez ondo bete eta ibilbidean abiatu ginen. Bedarun egin genuen bazkaltzeko geldialdia eta 4retan etaparekin jarraitu genuen Ibarrangeluraino iritsi arte.
Gauean txanda erdiko asanblada egin genuen, zelan gabiltzan azaleratzeko eta balorazioa; oso ona! Geroz eta egun gutxiago geratzen zaizkigu beraz jarraitu dezagun gozatzen.
UDALEKU IBILTARIA (ZUMAIA-MUNDAKA)
33 gazte, 8 hezitzaile eta 15 eguneko itzelezko abentura
2015(e)ko uztailaren 20(a), astelehena
LEA ARTIBAIN
Ondarrutik, Markina, Etxebarri eta Aulestitik pasa eta Mendexaraino heldu gara eguraldi ezinhobea lagun.
Etxebarrin bi gaba; tartean Markinako "Karmenetatik" buelta bat emanda. Santa Eufemin parrillada eginda Aulestiraino jarraitu genuen. Bertan, hiltzailearen jolaseko galtzaileak errekara sartu behar izan ziren arropa ta guzti. Gauean gai ezberdinen inguruan hausnarketzen ibili eta pixkat deskantsatu genuen.
Mendexa izan zen hurrengo geralekua, baina bertara heldu aurretik, kasko eta frontalak jantzi eta Oleta auzoko kobazulora sartu ginen espeleologia egitera. Asko gozatu genuen kobazulo barruan. Mendexara heldu aurretik, lekeitioko hondartzan eguneko izerdiak kendu genituen merezitatako bainuarekin.

2015(e)ko uztailaren 15(a), asteazkena
GIPUZKOATIK BIZKAIRA
Iepa jarraitzaileok!
Ibiltarian denak primeran jarraitzen du. Astelehenean, egun aldrebesa egin genuen. Itxartu bezain pronto arropa guztiei buelta emanda ipuintxo batekin hasi genuen eguna. Aerobikarekin gorputza mugitu eta ostean afaltzari ekin genion. Eguerdian, gaur egungo Durangoko gazteentzako aisialdi eskaintzaren inguruan hausnartzen ibili ginen eta gauean ibilaldia egin genuen, Mutrikutik-Ondarrura, Gipuzkoatik Bizkaira salto eginez.
Ondarrun "Etxe Lilan" izan gara, bertako gaztelekua utzi digute gure kanpamentua muntatzeko. Zubi saltoa edo "Puenting"-eko esperientzia izugarria izan da. Asko izan gara salto egitera ausartu eta eztarria urratu dugunak. Entzun al duzue Durangotik geure orrorik?
Arratsaldean superbibentzia eguna egin dugu. Herrian zehar ibili gara lantxo, kale animazio eta musikarekin edota irrifarreen truke merienda eta afaria lortzen. Gauza piloa lortu ditu talde bakoitzak eta hauekin "guarrindongada" bat egin behar izan dugu epaimahaiarentzat. Eztakit nola ausartu den epaimahaia plater horiek probatzera...
Laster arte!
![]() |

2015(e)ko uztailaren 13(a), astelehena
DEBATIK MUTRIKURA
Goxo-goxo lo eginda, txiringitoa desmuntatu eta Debara jeitsi ginen, Sup egitera. Laister pasako dizkigute Sup-eko argazkiak, ikusitekoak izango dira eta.
Deban bazkaldu eta arratsaldean, Mutrikura abiatu ginen. Bigarren etapa hau, ordubetean egin genuen.
Hurrengo egunean, esnatu eta look aldaketak egin genituen. Tinteak eta makinilla, a zelako marabilla! Eta iluntzean Mutrikuko pistina naturalean bainua. Ikus dezakezuen bezala ezinhobeto gabiz.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)